XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) taldetxoak: Hordago, Herriarekin, E.Z., Indar 7, Zilatu, Cellule Enbata, Matalas, Zutik, EEE, denak bat bestea bezen segur, potoia zapatzea salbu, Euskal Herria askatuko zutela.

Jaun Goikoak apostolua argi distirant batez joz, Damaseko bidean zalditik bota zuelarik, Jondoni Pauloren gogoa itxuraldatu zuen bezela, lehergailu batek Euskaldunak, briu brau, alda araziko balitu bezela!

Borroka harmatuaren efikaziteaz ez zena hor lekuko Algeria?

Erraten ez zutena (ez dutena), Algerian 8 urtez irabazi zutela partida!

Hemen badu laster 35 urte borroka harmatuak ari zaizkigula!

Erraten ez dutena 10 milioi jendetarik milioi bat garbitu zutela han zortzi urtez: erdia Fratsesek, beste erdia Algeriarrek berek.

Norbait prest da ote 8 urtez 300.000 hil egiteko Euskal Herrian (25.000 Iparraldean) gure askatasuna lortzeko: urtean 38.000 hil (3.000 Iparraldeari doakionaz, egunean 9 hil!!! Ez dela horrelako GAL-ik!).

Herexa horrek berekin dakarren askatasunarekin: ikus zertan diren Algerian!

Gorago aipatu dugu Kebek-ek izan duen oihartzuna iparralde honetan.

Geroztik ez da ahantzia izan Kanadako probintzia hori.

Hango berri ematen du oraino ENBATA astekariak, azkenik, joan den urtean izan erreferendumaren karietara.

Gauza kuriosoa: nehork ez du galde egin nolaz 60ko hamarkadan ala Kebekiarrek ala Enbatak %5 egiten zutelarik bozketan, gaur egun %50tara hupatu den Kebek, gu %10etan gaudelarik.

Bi gogoeta merezituko zituela horrek iduritzen zaiku.

Kebekez orrialde osoak betetzerako jakintsun diren horiek ez digute hitzik ere erran puntu horretaz.

Haiek eta guk hartu bideetan diferentzia bat nabaria azpimarratu nahi genuke: borroka harmatua jastatu dute horretarako doia han ere, bainan berehala baztertu, bake bideetan gelditzeko.

Gu aldiz beti borroka harmatuarekin gaude bake gose den herri batetan.

Beste argitasun bihirik nihon ez ikusirik orain arte, geurearekin gaude.